a
a
IKUSMIRA
 
Egonaldiak

PRESTAKUNTZA

Ikusmira Berriak ekimenak proiektuak garatzea helburu duen erresidentzia programa hartzen du bere gain, baita berrikuntzan oinarritzen diren ikusentzunezkoak ekoizteko laguntza-plana ere.

Erresidentziak sorkuntzarako espazioa, testuingurua eta denbora eskaintzea du xede. Partehartzaileek euren egitasmoak borobiltzeko sei astez jardungo dira, euren lanekin lotura duten ekimenetan parte hartuz. Hala bada, hautatuak izan diren proiektuen araberako maisu-ikastaroak antolatuko dira eta parte hartzaileek profesionalen aholkua izango dute.

2019ko EDIZIOA: IKUSMIRA BERRIAK eredua aldatu du eta egonaldi bikoitzekoa bihurtuko da. Helburua da errealizadoreek egonaldiari ahalik eta etekin handiena ateratzea. Horretarako, bi egonaldi egingo dira, otsailean eta irailean.

Egoiliarrek beren proiektuak lau astetan, otsaila eta martxoa bitartean, garatuko dituzte. Denbora horretan, ekoizle eta zinemagileen tailerretan parte hartuko dute eta adituen batzordeko kideen aholkuak jasoko dituzte. Batzorde Savina Neirotti, Sergio Oksman eta Valeska Grisebach-ek osatuko dute 2019an.

Irailean, berriz, Donostiara itzuliko dira, egonaldiko azken bi asteak osatzera. Itzulera horretan, proiektua garatuago ekarriko dute, zinemaren industriarekin partekatu ahal izateko. Azken fase horretan, merkatuaren inguruko ikaskuntza-tailer bat prestatuko zaie, eta pitching saio baterako prestatuko dira (proiektuaren aurkezpena), Zinemaldian egongo diren industriako profesionalekin bilerak adostu ditzaten.

EGONALDIA

PARTE HARTZAILEAK

2019ko deialdian, bost egonaldi ezarriko dira, talde hauetako bakoitzeko bat:

  1. Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren (EIECINE) azken bost urteko zuzendariak; Donostia Zinemaldiak antolatuta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroarekin elkarlanarekin. Topaketak mundu osoko zinema-eskoletako ikasleak biltzen ditu, beren lanak direla-eta aurrez aukeratuak izan direnak. Ikasle horiek beren film laburren emanaldietan, solasaldietan eta industriako profesionalek ematen dituzten maisu-eskoletan parte hartzea da xedea.
  2. Euskal Autonomia Erkidegoko errealizadoreak. Deialdi irekiko zuzendariek Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) erroldatuta egon behar dute, gutxienik oinarri hauek argitara eman baino urtebete lehenagotik, edota, EAEn jaioak izanik, 5 urtez jarraian bertan bizitakoa izan behar dute, edota aldika 10 urtez.
  3. Espainiako gainerako lurraldeetako errealizadoreak. Espainian erroldatutako deialdi irekia. Nortasun Agiri Nazionala (NAN) erantsi beharko da.
  4. Atzerriko errealizadoreak. Atzerritarrentzako deialdi irekia. Nortasun Agiri Nazionala (NAN) edo Pasaportea erantsi beharko da.
  5. Edozein kategorietako errealizadoreak.

Kasu guztietan, eskatzaileek ingelesez hitz egiteko gaitasuna izan behar dute.

 

INSKRIPZIOA (2019KO EPEA BUKATU DA)

2020ko edizioa: izena emateko epea zabalik egongo da 2019ko uztailaren 1etik abuztuaren 30era arte (23:59).

Izena emateko orria hemen dago eskuragarri:

INSKRIPZIOA

 
Filmak

EKOIZPENA

IKUSMIRA BERRIAK programak berrikuntzaren eta esperimentazioaren alde egiten duten lanen erakusketa eta hedapena sustatzeko eta bermatzeko plataforma izan nahi du, tokiko eta nazioarteko pantailen testuingurua handitu eta indartuta, eta kalitatearen erakusketari balioa emanda.

IKUSMIRA BERRIAK programaren egonaldian burututako proiektuak Donostia Zinemaldiaren zenbait sailetan programatuko dira.

Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, halaber, lanak esparru espezializatu batean proiektatzeko konpromisoa hartzen du.


Tabakalera
Emakume Zigarrogileen Plaza, 1
20012 Donostia
T. +34 943 48 12 12
E. ikusmira@ikusmiraberriak.eu