a
a
IKUSMIRA
 
Ikusmira Berriak-en bigarren edizia iritsi dira amaierara, Zinemaldiko lan-jardunaldien ostean
Ostirala, 2016(e)ko iraila 23

Sei astez euren proiektuen garapenean lanean jarduteko aukera izan dute. Gainera, formakuntza zehatza jaso dute joan zen astelehenean, hilak 19, San Telmo Museoan egin zen pitching saioa ahalik eta egokien prestatzeko.‚Äč

 

IKUSMIRA BERRIAK programako bigarren edizioan hautatuak izan ziren zinegileen egonaldia amaitzear da. 2016ko programan parte hartu duten lau proiektuak honako hauek izan dira: Kiro Russoren Loba, Gerhard Treml eta Leo Caliceren Calipatria, Aitor eta Amaia Merinoren Fantasía, eta Mikel Gurrearen Suro.

64. Nazioarteko Zinemaldiaren amaierarekin batera, asteburu honetan bukatuko da sei egoiliarren egonaldia. Sei astez euren proiektuen garapenean lanean jarduteko aukera izan dute. Gainera, formakuntza zehatza jaso dute joan zen astelehenean, hilak 19, San Telmo Museoan egin zen pitching saioa ahalik eta egokien prestatzeko. Saio hori, industriak Zinemaldiaren baitan antolatzen dituen jardueren baitan kokatu zen. Era berean, egoiliarrek Industry Club-eko agenda profesionalean parte hartzeko aukera ere izan dute.

Irailaren 19, 20 eta 21ean San Telmo Museoko klaustroa nazioarteko industriako profesionalen topaleku izan da. Bertan, IKUSMIRA BERRIAKeko egoiliarrek bertako zein nazioarteko ekoizpen etxeei euren proiektuak aurkezteko eta bilerak hitzartzeko beta izan dute, programa honetan parte hartzeari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko asmoz.

Zine industriako profesionalek lagunduta egin duten egonladiaz gain, IKUSMIRA BERRIAK programak, bigarren urtez postprodukziora zuzendutako laguntza bat ere eskaintzen du: REC saria. REC Grabaketa Estudioak programa honen barruan garatzen diren film laburrei 10.500€ eta bere egoitzan gehienez 3 astez lanean aritzeko aukera eskaintzen die. Film luzeek berriz, 35.000€-ko laguntza jasoko dute eta estudioan gehienez 4 astez jarduteko aukera.

IKUSMIRA BERRIAK, berrikuntzan eta esperimentazioan – lengoaia zinematografikoan edo ekoizpen moduetan - diharduten ikus-entzunezko lanei laguntza emateko ekimena da. Aurten bigarren urtea izan duen programa hau Tabakalera – Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, Donostia Zinemaldiak eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak elkarrekin antolatzen dute, eta Donostia Kultura eta Euskadiko Filmategia Fundazioaren kolaborazioa du.

IKUSMIRA BERRIAK talentu berriari zuzentzen zaio, baita ekoizpen-etxeei eta ikus-entzunezkoaren industriei ere. Era berean, lurraldeko testuinguru sortzailea eta ekoizlea dinamizatzea nahi du programak, zine/ikus-entzunezko garaikidearen ezagutza eta nazioartekotzea sustatzeko plataforma bat berma dadin. Zentzu honetan, aipatzekoa da iaz IKUSMIRA BERRIAK-en lehen urtean hautatutako lanetako bat, Pablo Álvarezek zuzendutako El extraño, aurtengo Zinemaldian aurkeztu dela Zabaltegi - Tabakalera sailean. Xacio Bañok zuzendutako Trote film laburra berriz, gaur gaurkoz, ekoizpen fasean aurkitzen da. 

 


Tabakalera
Emakume Zigarrogileen Plaza, 1
20012 Donostia
T. +34 943 48 12 12
E. ikusmira@ikusmiraberriak.eu