1.ARTIKULUA
Ikusmira Berriak Tabakaleran, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan, Donostian egingo da. Programak zortzi aste iraungo du, eta bi egonaldi egingo dituzte parte-hartzaileek. Martxoa-apirilean izango da lehenengo egonaldia eta irailean bigarren egonaldia.
2.ARTIKULUA
Esleipenaz geroztik, hautatutako eskatzaileek astebeteko epea izango dute egonaldia onartzeko.
3.ARTIKULUA
Zinemagileek ezin izango dute proiektuz aldatu behin aukeratuta. deialdian aurkeztutako dossierrari jarraitu beharko diote.
4.ARTIKULUA
Hautatuak kompromiso hauek hartzen dituzte:
5. ARTIKULUA
Programak bidai-gastuak, ostatua eta dietak estaliko ditu.
6. ARTIKULUA
Proiektu bakoitzak 5.000 euroko laguntza jasoko du, garapen-prozesuan aurrera egiteko.
7. ARTIKULUA
Programak, egonaldiaren bigarren fasean (irailean), Zinemaldiaren aste berean, hautaturiko proiektuaren ekoizlea gonbidatuko du. Gonbidapenarekin batera, 5 ostatu-gau eta Zinemaldirako akreditazioa emango zaizkio. Ekoizleak konpromisoa hartuko du aldez aurretik bidaliko zaion agenda profesionala betetzeko.
8. ARTIKULUA
Egoiliarrek Tabakaleraren eta EQZEren baliabideak erabili ahal izango dituzte (lanerako guneak, zinema-aretoa, dokumentazio-funtsak, ekipoak, etab.).
9. ARTIKULUA
Programaren barruan, Donostiako Zinemaldirako akreditazioa lortuko da (bakarra da eta ezingo zaio beste inori eman). Akreditazio horrekin, zinema-areto eta -saio guztietara, publikoari irekitako eta akreditatutako instalazioetara eta agenda profesionalarekin lotutako jardueretara sartzea egongo da, betiere erakundeak adostutako protokoloa errespetatzen bada. Ekitaldi eta festa ofizialetarako, bakoitzak gonbidapen bat izango du.
10. ARTIKULUA
Hautatutako sei proiektuei partaidetza ziurtagiria emango die Ikusmira Berriaken zuzendaritzak.
11. ARTIKULUA
IKUSMIRA BERRIAKen eta tartean dauden erakundeen izenak zein beren logotipoak proiektuen kredituetan txertatu beharko dira osatu ondoren.