a
a
IKUSMIRA
 
El extraño (Ezezaguna)
Pablo Álvarez

Nolabait hiri-sinfonia, nolabait entsegu filma, eta, neurri batean, dokumental faltsua.

Iraupena: 28 min.
Hizkuntza: Espainola.
Grabaketa-formatua: HD, SSD, VHS, Hi8, 3GP
Grabaketa lekua: Santiago (Txile).

Sinopsia:
Formatu ezberdinetako bideoak dauzkan kaxa bat aurkitzen dute Teniente Cruzeko azoka persiarrean. Irudiek erakusten dituzte, besteak beste Santiagoko erdialdea gauez, metroko bidaiak, lurpeko galeriak eta prostituzioa egiten den kantoiak. Ahots ezberdinak kameraren atzean dagoen pertsona deskribatzen saiatzen dira, kontaketa ulergaitz eta kontraesankorren bitartez. Emaitza, ez dagoen gizon baten deskribapen zalantzagarria da. Bizitza bikotza daraman gizon bat, eta agian harraparia izan litekeena.

 

PABLO ÁLVAREZ

Santiago (Txile), 1985. Zineman lizentziatua ARCOS Institutu Profesionalean 2013an. Karreran zehar gai politiko-sozialetan interesa agertu zuen. Carroña (2011) eta De todos los santos (2012) film laburrak zuzendu ditu, hauek Kratkofil Plus, Bosnia-Herzegovinako Nazioarteko 7. Jaialdiaren sekzio ofizialean eta Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko 55. Zinemaldian partu hartuz hurrenez hurren.
2014an Los resentidos fikzio-film laburra bukatu zuen, lehiaketa zinematografiko desberdinetan parte hartuz, haien artean Donostia Zinemaldiko Zinema Ikasleen Nazioarteko XIII. Topaketan (EIECINE).

 

Filmografia:
2014 - Los resentidos.
2012 - De todos los santos.
2011 - Carroña.

Ikusmira Berrietatik pasa ondoren, Carroña Filmsek produzitutako El Extraño Donostia Zinemaldiko 64. edizioaren Zabaltegi - Tabakalera sailerako hautatu zuten. 2016ko urrian, Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan antolatu zen Zabaltegi -Tabakalera zikloan eskaini zen. 

 
Fleurette French
Tamyka Smith

Fleurette French Floridan bizi den emakume erreala da. Bakarrik sentitzeagatik 911ri (larrialdiei) deitzeagatik atxilotua izan da.
Proiektu hau, fikziozko film labur batek, dokumental labur batek eta instalazio batek osatuko dute.

Iraupena: 15 min.
Hizkuntza: Ingelesa.
Grabaketa-formatua: DCP following DCI.
Grabaketa lekua: Florida (EE.BB.).

Sinopsia:
Fleurette French Floridako Vero Beacheko erretiratu-elkartean bizi da. Erosketak eta etxeko zereginak egin eta gero, arratsaldea iristean, urrutiko senideekin hitz egiten saiatzen da. Erantzunik jasotzen ez duela ikusita, giza-konexio bat lortzeko neurri drastikoak hartuko ditu.
 

TAMYKA SMITH

New York, 1983. Daughters Projects-en kofundatzailea, emakumeek zinean eta komunikabideetan duten papera indartzeko produkzio-etxe txikia.
He's The Best bere film laburra Clermont-Ferrand Nazioarteko Film Laburren Jaialdian estreinatu zen eta nazioarteko hainbat jaialdietan proiektatuko da urtean zehar.
Ama eta newyorkarra ere ba-da.

 

Filmografia:
2015 - He's The Best.

Donostiako egonaldiaren ondoren, hainbat proiektutan lanean aritu da Tamyka Smith. Une honetan, Fleurette French proiektuaren aurreprodukzioan buru-belarri dabil. Aurki hasiko dira filmatzen. 

 
IRA 26-2
Maider Oleaga

Elbira Zipitria, Ira, bere etxean bizi izandako pertsonaiaren presentzia berreskuratzeko egingo duen erritu performatiboa jasoko duen egunkari filmikoa. 26 unez osatuta egongo da, etxeko atariaren zenbakiari erreferentzia eginez.

Iraupena: 80 min.
Hizkuntza: Euskara.
Grabaketa-formatua: DCP following DCI.
Grabaketa lekua: Donostia.

Sinopsia:
Zu, XX. mendeko emakume euskalduna, andereñoa, politikaria, hizkuntzalaria, abertzalea, Elbira Zipitria, Ira. 60 urtez Donostiako alde zaharrean dagoen Fermin Kalbeton kalean bizi izan zinen, bertan Frankismo garai ilunenetan euskal eskola klandestinoa irekiz. Gaur etxe horretan ni bizi naiz. Zure bila abiatu naiz, dirdaiak eragiten dizkidaten zure oroipen apurretatik. Badakit, Ira, zu nire begiradatik aterako zarela. Eta ni, K emakumea, prozesu honetan sortua izango naiz.

 

MAIDER OLEAGA

Bilbo, 1976. Ikus-Entzunezko Komunikazioan lizentziaduna eta Zinema Zuzendaritzan diplomatua ECAM-ean. 2015ean, Ikasketa Feministak eta generokoak masterra egin zuen, UPV/EHUn.
Gaur egun, Agur/Henffych proiektua burutzen ari da, Naomi Heath artista galestarrarekin trukatzen dituen gutun filmikoetan zehar hasitako sormen erlazioa. Gai nagusia hizkuntza (euskara eta galesa) da.

 

Filmografia:
2014 - (G)uneak (Maialen Sarasuarekin batera zuzendua).
2012 - Esperanza.
2010 - Sitios prestados al aire.
2009 - Amaren ideia.

Ikusmira Berrietatik pasa ondoren, Maider Berlinera joan zen, EiTBrentzat Iragan gunea Berlin izeneko dokumentala filmatzeko. Lan hori Donostia Zinemaldiko 64. edizioko Zinemira sailerako hautatu zuten. Ira 26-2 proiektuak sortze-dokumentalen produkzioko laguntza jaso du Eusko Jaurlaritzaren eskutik eta gaur egun aurreprodukzio-fasean dago. 

 
Trote (Trosta)
Xacio Baño

Fikzioaren eta dokumentalaren artean mugitzen den film luzea da Trote. Aktoreak ez direnekin, kanpoko lokalizazio errealekin, eta historia aurkitzeko filmatze-grabazioekin jolasteko film bat.
Sentsaziozko filma, non pertsonaien arteko gatazkak ez diren agerikoak. Bizitzako une bat besterik ez da transmititu nahi.

Iraupena: 75 min.
Hizkuntza: Galiziera.
Grabaketa-formatua: HD
Grabaketa lekua: Galizia.

Sinopsia:
Ramon (62 urte) ezkutatu egiten da bere ehiza-kideak basurdeen atzetik dabiltzan bitartean. Ramonek Josefari (60 urte) aitoru dio ez zaiola leiala izan ezkonduta egon diren 40 urteetan. Ramonek azken asteburu bat familian igaro dezaten eskatzen dio, rapa das bestas batean.
Ezerezaren erdian dagoen beraien etxetik mendiren baten gailurrean dagoen raparainoko bidea iraganeko eta orainaldiko uneen arteko ibilbidea da. Rapan, ‘aloitadoreek’ zaldien ilea mozten dute.
 

xacio baño

Xove (Lugo), 1983. Zinema ikasi zuen Leongo Unibertsitatean. Hainbat film labur produzitu, idatzi eta zuzendu ditu, haien artean Estereoscopía (2011) eta Anacos (2012) nabarmentzen dira, Clermont-Ferrand, New directors/New Films MoMA, Telluride, Mar del Plata, Las Palmas, Alcine, Málaga, Slamdance edo Busan bezalako zinemaldietan aurkeztuak.
Ser e voltar (2014), bere lehen ez-fikziozko filma, Locarnoko 67. Jaialdian estreinatu zen eta oraintsu Canal + Saria eta epaimahaiaren aipamen berezia jaso ditu Clermont-Ferrandeko Film Laburren Nazioarteko 37. zinema-jaialdian.

 

Filmografia:
2014 - Ser e voltar.
2013 - Entre el relámpago y el trueno.
2012 - Anacos.
2011 - Estereoscopía.

Frida Filmsek produzitutako Trote film luzeak Galiziako Gobernuaren finantzaketa jaso zuen 2016ko uztailean. Industria Kulturalen Galiziako Agentziak (Agadic) bi milioi euro banatu zituen iaz ikus-entzunezko industrian, tartean, 259.000 euroko diru-laguntza Xacio Bañoren proiektuari. Galiziako telebistak (TVG) ere proiektua finantzatu du zati batean. Une honetan aurreprodukzio-fasean dago eta urte erdialdean dira filmatzen hastekoak. 

 
Irudiak - 1. Edizioa 2015


Maider Oleaga, Paz Lázaro, Xacio Baño, Oskar Alegria, Marianne Slott, Pablo Álvarez, Tamyka Smith Tabakalera-n


Paz Lázaro, Oskar Alegria, Mariane Slot

Pablo Álvarez, Maide Oleaga, Tamyka Smith, Xacio Baño


Tabakalera
Emakume Zigarrogileen Plaza, 1
20012 Donostia
T. +34 943 48 12 12
E. ikusmira@ikusmiraberriak.eu