a
a
IKUSMIRA
 
Loba
Kiro Russo

Iraupena: 100 min.
Hizkuntza: Espainola.
Grabaketa-formatua: Super 16mm.
Grabaketa lekua: Rodíguez merkatua, nire amonaren etxe zaharra, Buenos Aires-eko kale ezagun eta kaotikoa. Choqueyapu ibaia eta Bolivian Cochabamba-ko  Tarata-n baso zaharrak.

Sinopsia:
Bi gizonek ate bana ireki dute bi une eta leku desberdinetan. Batak premiak bultzatuta lapurtu egin behar du. Bestea bere emaztearengandik iheska doa, hura basati bihurtu delako.

 

KIRO RUSSO (La paz, 1984)

Zuzendari, ekoizle eta gidoilaria. Buenos Aireseko Universidad del Cine delakoan zuzendaritza ikasi zuen. Honako film labur hauek egin zituen zuzendari eta gidoilari modura: Enterprisse (2010), Juku (2012) eta Nueva Vida (2015), Locarnoko 68. Zinemaldian estreinatu zen, epaimahaiaren aipamen berezia lortuz eta Donostia Zinemaldiako XIV. Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketan lehen saria eta Orona saria irabazi zituen. Aipaturiko lanek harreman zuzena dute postprodukzio fasean dagoen bere lehen film luzearekin: Viejo Calavera

 

Filmografia:
2011 - Enterprisse.
2012 - Juku.
2015 - Materiales.
2015 - Nueva vida.
2016 - La Bestia.

Ikusmira Berrietatik pasa ondoren, Kiro Russoren proiektuak Mar del Platako Zinema Jaialdiko LoboLABen bigarren edizioan parte hartzeko hautatu zuten. Loba proiektuak lehen saria jaso zuen, Argentinako 100.000 pesokoa. 

 
Calipatria
Gerhard Treml eta Leo Calice

Iraupena: 10 min.
Hizkuntza: Ingelesa.
Grabaketa-formatua: DCP following DCI.
Grabaketa lekua: Mojave Desert, California.

Sinopsia:
Calipatria Kalifornian kokatutako kartzela baten izena da. Santiago Casillas bertan dagoen preso bat da: 58 urte, banda bateko kidea, betiko kartzela-zigor batera kondenatua izan da. Santiagok kartzelako lorategian egiten du lan egunero ordubetez eta hori izango da hain zuzen bere sentipenak, bizipenak, sekretuak eta ametsak adierazteko gunea, kartzelako hormetatik harago.


GERHARD TREML (Viena, 1963)

Bere jardunean, narrazio-estrategiak aztertzen ditu gure errealitatearen eraikuntzarako oinarrizko diren harreman espazialak egokitu, aztertu eta berregokitzeko. Marrazketa, idazketa, filmak eta instalazioak dira bere obraren oinarri. Duela gutxi Eden’s Edge (Edeneko ertza) izeneko programa zuzendu du, artean oinarritutako nazioarteko ikerketa programa, Vienako Universität für angewandte Kunst Wien unibertsitatearekin (Arte Aplikatuen Vienako Unibertsitatea)  elkarlanean. Halaber, Office for Narrative Landscape Design (ONLSD-Narrazio Paisaia Diseinurako Bulegoa) ere abian jarri du eta Leo Calicekin batera animaziozko film labur multzo bat zuzendu du (2014). Lan honek nazioarteko esker ona eta hainbat sari jaso ditu, horien barne Clermont Ferrandeko Grand Prix saria.

 

LEO CALICE (Texing, 1980)

Leo Calicek Suitzan, Espainian, Portugalen eta Austrian ikasi eta lan egin du. Aurrerago, Paisaia Diseinu ikasketak egin zituen Vienako Universität für angewandte Kunst Wien unibertsitatean (Arte Aplikatuen Vienako Unibertsitatea). 2012an Eden's Edge (Edeneko ertza) izeneko artezko ikerketa proiektuan parte hartzen hasi zen. Halaber, Office for Narrative Landscape Design (ONLSD-Narrazio Paisaia Diseinurako Bulegoa) proiektuaren sortzaileetako bat da, eta bulego horren bitartez, animaziozko film dokumental laburrez osatutako serie bat ekoiztu zuten, Eden's Edge (2014) izenekoa. Serie hori leku askotan egon zen ikusgai, eta nazioarteko sari ugari irabazi zituen, Clermont Ferrandeko Grand Prix saria barne.

 

Filmografia:
EDEN’S EDGE

Donostian egin zuten egonaldian, zuzendariek Tabakalerako baliabideak erabili zituzten beren proiektuarentzako paisaiak kontzeptualizatu eta eraikitzeko. Calipatria bildumako animaziozko film labur bakarra da. Proiektuak postprodukzioko REC saria jaso zuen, 10.500 eurokoa, REC-en instalazioetan hiru astez lan egiteko. Une honetan proiektuan zeharo murgilduta dabiltza Gerhard eta Leo. 

 
Fantasía
Amaia eta Aitor Merino

Iraupena: 80 min.
Hizkuntza: Espainola, euskera.
Grabaketa-formatua: HD/ DCP proiekzioa.
Grabaketa lekua: Iruñea- Pamplona / Mediterraneoan zeharreko itsas bidaia: Bartzelona, Marseilla, Genoa, Napoles, Sizilia, Malta eta Palma Mallorca.

Sinopsia:
Amaia eta Aitor anai-arrebak gurasoengandik, jadanik erretiraturik dauden Kontxi eta Iñakirengandik urrun bizi dira gazte-gaztetatik. Aurreko udan amets bat bete ahal izan dute: lauak biltzea itsas bidaia bat egiteko FANTASIA izeneko itsasontzi izugarri handian. Itzulerarekin, itsasontzi handiago eta ikaragarriago bati aurre egin beharko diote: errealitatea, distantzia, zahartzaroa eta heriotza, egunen batean bananduko dituena. Errealitatearen gordintasunak benetako zentzua hartzen du oporretako elkar aurkitze idilikoarekin kontrastean.

 

AMAIA MERINO (donostia, 1970)

Ekuatorean bizi eta lan egiten du, eta herrialde horretan espezializatu da ez fizkiozko zine muntaketan eta gidoigintzan. Azken hamabost urteetan herrialdeko film luze ezagutuenetako batzuk muntatu ditu: Blak Mama, Más allá del Mall, Resonancia, En Espera, El Pan Nuestro, 1809-1810 Mientras Llega el Día eta Asier ETA biok, besteak beste. 2006tik muntaketa eta gidoigintza tutoretzak beregain ditu Instituto Tecnológico de Cine y Actuación (Zine eta Antzezpen Institutu Teknologikoa) izenekoan.

 

AITOR MERINO (donostia, 1972)

Nagusiki zine, antzerki eta telebistako antzezle karrera garatu du, eta hogei film baino gehiagotan parte hartu du hainbat zuzendariren esanetan: Montxo Armendáriz, Pilar Miró, Vicente Aranda, Carlos Saura Medrano, Manuel Matji eta Icíar Bollaín, besteak beste. Zuzendu zuen lehen film laburra, El Pan Nuestro (Gure ogia), nazio barneko zein nazioarteko hainbat zine jaialditan saritu dute eta Goya Sarietarako proposatu zuten. Asier ETA biok, Amaia Merino arrebarekin batera zuzendutakoa, haren lehen film luzea izan zen eta Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen. Gaur egun, aldi berean antzezle lanean eta FANTASIA dokumental luzearen proiektuan ari da, berriro Amaia Merinorekin batera.

 

Filmografia:
2008 - El Pan Nuestro
2011 - Más allá del Mall
2013 - Asier ETA biok (Asier Y yo)

Donostiako egonaldian Aitor eta Amaia Merino anai-arrebek Tabakalerako instalazioak erabili zituzten proiektuaren material filmiko guztia berrikusteko, dokumentatzeko eta egunerokotasunarekin alderatzeko.  Gaur egun filmaketa-fasean dago Doxa Produccionesek produzitutako Fantasía

 
Suro
Mikel Gurrea

Iraupena: 80 min.
Hizkuntza: Katalana, Espainola eta Arabiarra.
Grabaketa-formatua: HDCAM Standard.
Grabaketa lekua: Les Salines, Alt Empordà, Girona.

Sinopsia:
Gironan oinordetzan hartutako masia bat aurrera ateratzeko azken aukera du Ivanek (33). Hara doa Elena bikotekidearekin (30) bere garaian kortxo ustiategi izan zena kudeatzeko asmoz, baina haren haren arrotza izateak eta bertako baso langileen eta marokoar zamaketarien arteko tentsio geroz handiagoak dilema moral gogor bati aurre egitera behartuko du.

 

MIKEL GURREA (donostia, 1985)

Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Pompeu Fabra Unibertsitatean. Bitartean, Agosto publizitate ekoizpen etxean lan egin zuen eta film labur batzuk idatzi eta zuzendu zituen. Horien artean, ondokoak nabarmentzen dira: Primo (2008), Los gatos del tejado (2009) eta Rojo en el agua (2010). 2011n “la Caixa” Gizarte Ekintzaren beka bat lortu zuen zuzendaritza master bat ikasteko London Film School delakoan. Garai horretan Txoria dokumentala eta Chessmates publizitate spota zuzendu zituen eta Rambert Dance Company-ren Automatic Flesh koreografiarako dramaturgia garatu zuen, Londresko Queen Elizabeth Hall-en estreinatuko zena. Foxes, haren graduazioko filmak hainbat sari bildu zituen, horien artean ikasle mailako fikzio onenaren saria Montrealeko Festival des Filmes du Monde-n, eta Kimuak 2015eko katalogorako hautatu zuten. Soka, antzerti fikzioaren proiektua aukeratu zuten Donostia 2016 kultur hiriburutza barrukoAntzerkigintza Berriak proiekturako. Gaur egun, Heldu (Hold) izenburuko fikziozko film luzea garatzen ari da Eva Sigurdardottir ekoizlearekin, eta EAVEk (European Audiovisual Entrepreneurs) hautaturik gertatu da.


Filmografia:
2008 - Primo.
2009 - Los gatos del tejado.
2013 - Chessmates.
2013 - Txoria.
2015 - Foxes.
 
Mikel Gurrearen Suro proiektuak postprodukzioko REC saria jaso zuen, 35.000 eurokoa, filmatu ondoren REC Grabaketa Estudioaren instalazioetan postprodukzio-lanak egin ahal izateko. Gainera, Ikusmira Berrietatik pasatu ostean, Suro  L'Alternativa Profesionalen 7. Jardunaldirako hautatu zuten, Bartzelonako Zinema Independentearen 23. edizioan.  Tándem Entertainmenteko Laura Rubirola eta Clàudia Maluenda eta, Lastor Mediako Sergio Moreno eta Tono Folguera arduratuko dira Mikelen fikziozko film luzea produzitzeaz. Une honetan, gidoia idazten amaitu dute eta garapen-fase aurreratuan murgildu dira.

 

 

 

 
IRUDIAK - 2. EDIZIOA 2016


Leo Calice, Kiro Russo, Amaia Merino, Mikel Gurrea, Aitor Merino


Ada Solomon, Paz Lázaro, Sergio Oksman. Adituen Batzordea 2016
 


José Luis Rebordinos, Paz Lázaro, Sergio Oksman, Mikel Gurrea, Kiro Russo, Amaia Merino, Leo Calice, Aitor Merino, Ada Solomon, Ane Rodríguez, Xabier Paya
 


Kiro Russo, Aitor Merino, Amaia Merino, Mikel Gurrea, Leo Calice
 


Prenstaurrekoa 
 


Prenstaurrekoa 
 


Mikel Gurrea, Suro
 



 


Leo Calice, Calipatria


Kiro Russo, Loba
 


Amaia y Aitor Merino, Fantasía
 


Ada Solomon, Paz Lázaro, Sergio Oksman. Adituen Batzordea 2016.


Amaia y Aitor Merino, Fantasía
 


Kiro Russo, Loba
 


Leo Calice, Calipatria
 


Mikel Gurrea, Suro


Tabakalera
Emakume Zigarrogileen Plaza, 1
20012 Donostia
T. +34 943 48 12 12
E. ikusmira@ikusmiraberriak.eu