a
a
IKUSMIRA
 
ANEKUMEN
IRATI GOROSTIDI (ESPAINIA)

"Anekumen printzipio iraultzaileak bizitzako eremu intimoenetara bideratzeko prozesuan oinarritzen da. 70ko urteetako mugimendu autonomoan dago girotua, eta langileek prozesu asanblearioengatik duten gaitzustea ez ezik, langileen mugimenduaren atomizazioa ere miatzen du. Halaber, desengainu politikoaren ostean izan ohi den erreakzioaren gainean hausnartzen du: gizarte-eredu txiki eta isolatu bat bilatzea, ideal politikoak abian jartzeko, bide horrek dakartzan kontraesan aldrebesetan sakonduta".

Ekoizpen-herrialdea  Espainia
Iraupena: 90 min
Gidoia: Irati Gorostidi
Hizkuntza: Castellano, euskara
Filmaketa-formatua: 16mm.

Sinopsia: Donostia, 1978. Fabrika batean hitzarmen polemiko bat sinatuko dute, eta militante libertarioen talde bat bildu egingo da komunikatu bat inprimatzeko. Lantokian agerikoa da langileen mugimendua gero eta gehiago sindikalizatzen ari dela eta beren proiektu politikoa garrantzia galtzen ari dela. Desilusionatuta, euren bizitzetako eremu intimoenetara bideratuko dituzte euren ahalegin iraultzaileak. Kide erradikalenek fabrika uztea erabakiko dute, Nafarroako mendietan komuna libertario bat eratzeko.

 
BANDEIRA
JOÃO PAULO MIRANDA (BRAZIL - FRANTZIA)

"Egile brasildarra naizenez (indigena amaren aldetik eta bandeirante aitaren aldetik), uste dut niri dagokidala borroka honi ahotsa ematea, beti sentitu bainaiz horrekin identifikatua. Nire filmetan beti saiatu naiz gutxiengoak, pertsona jazarriak eta gizarteak baztertzen dituenak lehen lerroan jartzen. Bandeira bat dator nire aurreko filmekin; izan ere, nire pertsonaiak beti borrokatzen dira inposatu dieten izaeraren kontra".

Ekoizpen-herrialdea Brasil - Frantzia
Iraupena: 100 min
Gidoia: Jacques Toulemonde Vidal, João Paulo Miranda Maria
Hizkuntza: Francés, portugúes
Filmaketa-formatua: 35mm.

Sinopsia: Amazoniako oihanaren bihotzean, Jonásek, urrea bilatzen duen gazte indigena batek, argi dauka berak ekarriko duela oparotasuna bere komunitatera. Baina urreak eromen suntsitzaile batean murgilarazten du, pixkanaka-pixkanaka, eta arriskuan jartzen du bere herria.

 
ESTRANY RIU / STRANGE RIVER
JAUME CLARET (ESPAINIA)

"Udaro, Europako ibai baten ibilbidea egiten nuen bizikletan nire familiarekin. Ibai horiek nire eta nire anaien haurtzarotik nerabezarora bitarteko bidea zehaztu zuten. Estrany riu filmarekin, anaien arteko harremanetako maskulinitateari buruz hausnartu nahi dut. Bi anaien sexu-grinaren eta anai nagusiak erreferentzia izateari uztearen inguruko bilaketa bat da. Nik arkitekturaren eta espazioen bitartez lantzen dut zinema. Kasu honetan, Danubio ibaiaren geografia abiapuntutzat hartuta garatzen da Estrany riu. Ibaia, hasieran, errekatxo bat da, baina zabalagoa egiten da Dídac hazten den heinean".

Ekoizpen-herrialdea Espainia
Iraupena: 100 min
Gidoia: Jaume Claret Muxart
Hizkuntza: Catalán
Filmaketa-formatua: 16mm.

Sinopsia: Dídac (14) eta Biel (12) anaiak bizikletaz bidaiatzen ari dira familiarekin, Danubio ibaiaren ibilbidea jarraituz. Ibai nahasiaren uren eta Oihan Beltzeko baso ilunen artean, Alexander mutil misteriotsua ezagutuko dute. Ibaia zabaltzen den heinean, Alexanderrek Dídac seduzituko du, hura, Danubio ibaia bezalaxe, izugarri azkar hazten ari baita. Anaiaren gorputza aldatzen ari dela konturatuko da Biel, eta bere alboan gera dadin saiatuko da, baina bi anaien arteko arraila ireki egingo da.

 
FRANKENSTEIN
MAXIMILIANO SCHONFELD (ARGENTINA)

"Selva Almada egilearekin lan egin nuen denboran, hitzaren eta irudiaren arteko talkarekin zerikusia zuten kezka batzuk sortu zitzaizkidan. Kezka horiek ere literaturarekin eta zinematografiarekin lotuta zeuden. Baita horien lekualdaketarekin eta ezin gaindituzko formekin ere, polaritatetik eta esperimentaziotik abiatuta beti. Eta, hain zuzen, Selvarekin idatzi nuen filmaren grabaketan, berriz irakurri nituen Mary Shelleyren Frankenstein eleberrian azpimarratu nituen zatiak. Bereziki irakurri nuen kapituluan, munstroa baserrian ezkutatuta zegoen, familia baten egunerokotasunari begira, eta, begiraldi horretan, hizkuntza, lana, maitasuna eta tristura zer diren ikasi zuen. Nire irudimenean, baserri horrek Entre Ríosen hainbestetan filmatu nituen baserrien itxura zuen. Liburuak, bai eta filmak ere, bidaia bat proposatzen du paisaietan eta izateko moduetan zehar, desbideratze eta ingurune ahuletan eta ia ikusezinetan zehar. Eta, galdera bera egiten du: ba al da planik guretzat?".

Ekoizpen-herrialdea  Argentina
Iraupena: 100 min
Egokitzapenaren oinarria: Frankenstein o el moderno prometeo de M. Shelley
Hizkuntza: Castellano - Wichí - Mapuche
Filmaketa-formatua: DCP Following DCI

Sinopsia: Zertan dira berdin mendian dagoen gazte maitemindu bat eta kaiolan dagoen birigarro bat? Eta, baserri batean seme baten bila dabiltzan bi gizon eta gordelekuekin obsesionatuta dagoen txakur bat? Eta, herriko festak igarotzeko lagunaren bila dabilen gizon bat eta etxera itzuli nahi ez duen motorzale talde bat? Eta, gauez izar guztiak islatzen dituen iparraldeko padura edo zingira bat eta Balkanetako Gerra gogoratzen duen aita bat? Eta, azeri bat, Catamarcako basamortua eta Patagoniako lurren ustiapenak? Eta, erresistentzia maputxea, galdu diren hizkuntzak eta Argentinako arrantza-ontziak? Frankenstein.

 
LA HIEDRA
ANA CRISTINA BARRAGÁN (EKUADOR)

"Interesatzen zaizkidan filmak historia batetik harago doaz; aroma daramate, zapore paregabea bere atmosferan, bere bakantasunean eta bere ekintza txikien sakontasun ikusezinean. Zuzentzen ari naizenean, asko pentsatzen dut gorputzetan. Gorputzen baldartasunean, ukimenean, eskuen adierazkortasunean eta ikusten ez den baina sumatzen den guztian pentsatzen dut. Adin berekoak diruditen seme baten eta ama baten gorputzak, gorputz lokartuak; betazalen azpian gertatzen dena, filmarentzat helezina den tokia. Istorio honetan biltzen dira beste umezurtzen gorputzak, masturbazio kolektiboetan, jolasetan eta animaltasunean".

Ekoizpen-herrialdea Ekuador
Iraupena: 90 min
Gidoia: Ana Cristina Barragan
Hizkuntza: Español
Filmaketa-formatua: DCP Following DCI

Sinopsia: Azucenak (31 urte) erabaki du 13 urterekin izan zuen eta abandonatu zuen umea bilatzea. Bere semea, Julio, umezurztegiko azken urtean dago, eta 18 urte baditu ere, amak eta berak adin berekoak dirudite. La Hiedra filmak beraien arteko harremana miatzen du, alderdi instintibotik, baita gorputz lokartuak eta gorputz horiek naturarekin duten lotura ere.  

 
LEJOS DE LOS ÁRBOLES / FAR FROM TREES
MERITXELL COLELL (ESPAINIA)

"Urrun egoteak sentiarazten duen mina; gehien maite duzun pertsonetako bat egun batean hilko dela eta bertan egon ezingo zarela jakitea. Agur esan ahal ez izatea. Doluari, beldurrei, ametsei, erbestealdiaren ondoretasunari eta deserrotzeari buruzko film bat. Angélica Castelló mexikarra da, emigrante errusiarren eta espainolen biloba. 17 urterekin emigratu zuen. Atzerritar etengabea; bere etxea soinua da: zubi bat munduen artean, atari bat memoria pertsonala eta kolektiboa zeharkatzen duen esperientzia baterantz. Muga geografikoetan eta zinematografikoetan kokatzen da filma, benetakoaren eta fantastikoaren artean; ezinezko bidaietako nabigatzaileentzat egina".

Ekoizpen-herrialdea Espainia
Iraupena: 120 min
Gidoia: Meritxell Colell Aparicio
Hizkuntza: Español, Quechua, Nahuati, Aymara
Filmaketa-formatua: 4K, Digital, 16mm

Sinopsia: Inken kipuek inspiratuta, enkargu bat jaso du Angélicak (50): Andeetako geografiako toki urrunenen soinu-mapa egitea. Biztanleria-errolda baten moduko erregistro bat, eta, aldi berean, belaunaldiz belaunaldi doazen istorioak eta kantuak biltzen dituen ehun bat. Bere amona (98) Mexikon dago, gaixorik. Gauero, grabatu dituen zinta magnetikoak entzuten ditu Angélicak, eta, gero, ehundu egiten ditu. Goi-minaren eta insomnioaren ondorioz, mundu oniriko eta fantastiko bat sortzen da bere inguruan, txikitan Mexikon bizi zeneko unera eramango dituen soinuez, ahotsez eta kontakizunez betea. Entzuketaren bitartez egingo duen bidaia honetan, nor den, nor izan nahi duen eta nondik datorren aztertuko du Angélicak. 


Tabakalera
Emakume Zigarrogileen Plaza, 1
20012 Donostia
T. +34 943 48 12 12
E. ikusmira@tabakalera.eus - ikusmira@sansebastianfestival.com
 
Antolatzaileak:
Finantzatuta::
Languntzaileak: