a
a
IKUSMIRA
 


AFTER THE NIGHT, THE NIGHT
NAOMI PACIFIQUE (SUITZA)

"'after the night, the night' lanarekin, intimitatea esperimentatzeko aukera desberdinak esploratu nahi ditut. Monogamia zalantzan jarri nahi dut, gure giza harremanetan eragin handia izan duen gizarte-egitura den aldetik. Ba al dago alderik bestearekiko leialtasunaren eta norberarekiko leialtasunaren artean? Zer zerikusi dute erlijioak eta jabetza pribatuak monogamiarekin, hura gaur egun ezagutzen dugun moduan? Intimitatearen barruan zaurgarritasunerako, umiltasunerako eta enpatiarako dauden espazioetan murgildu nahi dut. Neure gorputza erabili nahi dut intimoa dena azalean nola adierazten den esploratzeko. Eta Naomi denbora alternatibo batean murgilduta aurkitu nahi dut, xuxurlazko denbora batean, ukimenezkoan, une baten hatsean aurkitutako amaigabeko denbora batean

Ekoizpen-herrialdea: Herbehereak
Iraupena: 90 min
Gidoia: Naomi Pacifique
Hizkuntza: English, Spanish, French, Dutch
Filmaketa-formatua: 16mm.

Sinopsia: Gaur gauean, bere azkenaldiko harreman batekin monogamiara itzuliko dela esango dio Naomiren bikoteak. Monogamiarik ezaren errealitate gogorraren aurrean dagoela, Naomi Amsterdamgo kaleetara aterako da intimitate anitzeko gau batez gozatzera, horrelako harremanekin konprometitzen zergatik hasi zen gogoratzeko. Eta hiriko kale harriztatuetan begiratzen, entzuten eta hizketan ari den bitartean, luzatzen ari al da gaua edo jendearen leihoetako argiak ilargiarekin sakon hizketan besterik ez dira?

 


CLAROS DE BOSQUE / FOREST CLEARING (BASOKO ARGIAK)
MADDI BARBER (ESPAINIA)

"Emakume bat, basoan zebiltzan oilar batzuk eta ehiztari batzuk lotzen zituen benetako istorio bat kontatu zidaten. Niri fikziozko film bat iruditu zitzaidan eta oilarren eszena filmatu nahi izan nuen basoan, gauez. Sekuentzia hori narrazioaren erdigunetzat hartuta, 'Claros de bosque' triptiko gisa hedatzen da erdigunetik ertzetara, eta zenbait alderdi esploratzen ditu: landa-inguruneko kide izatea eta landa-ingurunera egokitzea, genero-harremanak eta ingurunearekiko eta beste espezie batzuekiko bizikidetza konplexua"

Ekoizpen-herrialdea:  Espainia
Iraupena: 90 min
Gidoia: Maddi Barber
Hizkuntza: Euskera, Castellano
Filmaketa-formatua: 16mm.

Sinopsia: Negua da Nafarroako Pirinioetako ibar txiki batean. Ana (39) bakarrik bizi da eta ahalegina egiten du berez berea ez den eta gogorra zaion landa-mundura egokitzeko. Hiru oilar gau batez baso batean bizirik irauteko borrokan ari dira, abandonatuak izan ondoren. Julen (35) bere herrian klima-aldaketaren ondorioak iraultzen saiatzen ari da, bere hazkuntzan jasotako balioak zalantzan jartzen dituen bitartean. Kausalitate-kate batek lotutako hiru istoriok landa-ingurune tradizional bateko bizimodu posibleei buruzko kontakizun bat sortzen dute.

 


I CAN HEAR YOUR VOICE… STILL
SAMEH ALAA (EGIPTO)

"Irrikaz nago nire film luze berrian emakumezko protagonista batekin lan egiteko; izan ere, nire azken bi lanak gizonezko pertsonaien esplorazioak izan ziren. Nire zineak pertsonaien psikea eta erreprimitutako emozioak aztertzen ditu, gizarte errepresibo baten aurkako erreakzio gisa. Mariam ez da biktima bat, bizirik dirauen pertsona bat baizik, bere buruari aurre eginez bere benetako potentziala deskubritzen duen pertsona bat. Istorio hau mundu osoko gizarte patriarkaletako neska gazteentzat eredu bat izatea nahi dut; ez dezatela inoiz izan bidaia gogor bati ekiteko beldurrik; izan ere, azkenean, barruan duten boterea askatzen dutenean, zerbait ederra loratuko da"

Ekoizpen-herrialdea: France - Egypt
Iraupena: 90 min
Gidoia: Sameh Alaa
Hizkuntza: Arabic
Filmaketa-formatua: 35 mm.

Sinopsia: Gauerdi aldera, Kairo mamu-hirian, Mariam, bere bizitzan lehenengo aldiz, ordu horretan aterako da etxetik. Bere gaua manipulazioz eta bestelako oztopo fisiko eta emozionalez beteta dago, gizarte patriarkal baten erdian bidea urratzen duen bitartean. Banan-banan gaindituko ditu, bere mugei aurre egingo die, erreala denaren eta irreala denaren arteko lerroa lausotuz.

 


LA ÚLTIMA NOCHE DE UN ERASMUS EN ROMA / AN ERASMUS STUDENT'S LAST NIGHT IN ROME (ERASMUS BATEN AZKEN GAUA ERROMAN)
DAVID PÉREZ SAÑUDO (ESPAINIA)

"Film hau, nolabait, dolua gainditzeko saiakera-istorio bat da. Hala ere, hori gidoiaren deskribapen sinpleegia litzateke; izan ere, gidoiaren xedea da hogeita hamar urteko deprimitu baten heldutasun-prozesura hurbiltzea, zeina jada 20 urte ez dituela ohartzen baita. Erromara itzultzean, Marcos, istorio honetako protagonista, konturatuko da Erasmusa egin zuen pertsona bera ez dela; jada ez dela berea espazio poliglota, gazte eta multikultural hori. Niri gertatu zitzaidan bezala, han ikasi eta hamar urte geroago Italiara itzultzean, nagusi egin da."

Ekoizpen-herrialdea:  Espainia
Iraupena: 90 min
Gidoia: David Pérez Sañudo
Hizkuntza: Castellano, italiano
Filmaketa-formatua: Super 16 mm. + Arri Alexa

Sinopsia: Marcos Erromara joango da, Erasmus egiten ari zela hil den anaiaren gorpua aberrira ekartzeko. Marcosek berak hantxe ikasi zuen urte batzuk lehenago. Erroman deskubrituko du bere anaia Alejandro ez zela ezagutzen zuen pertsona. Anaiaren bertsio horrek jakin-mina piztuko dio, eta Marcosek haren azken egunak birsortuko ditu: haren lagunekin aterako da, haren ohean egingo du lo… Bitartean, deiak metatuko zaizkio, amarenak, ugazabarenak… "Noiz itzultzeko asmoa duzu?"… Baina Marcos gustura dago anaiaren bizitzan sartuta.

 


TE AMO Y HOY TODO ES HERMOSO / I LOVE YOU AND EVERYTHING IS BEAUTIFUL
MARÍA ALCHÉ (ARGENTINA)

"Nire asmoa da hats luzeko film hau, pertsonaia asko eta istorio eta bizitza zatien pilaketa bat biltzen dituena, hiru denboratan kontatzea: 40ko hamarkadaren amaieran, 50eko hamarkadaren erdialdean eta 60ko hamarkadaren hasieran. Bizirik irautea ardatz den kontakizun pertsonalez osatutako oinarri dokumental batetik abiatzen da, Argentinako historiako urte nahasi eta bizi horietako giro sozial eta politikoa eguneroko bizitzan sartzen den bitartean. Melodrama honek bizitza intimoan nabigatzen du, eta, bitartean, politikak eta nazioko eta nazioarteko ondoz ondoko gertaerek markatuko dute kontakizunaren pultsua

Ekoizpen-herrialdea:  Argentina
Iraupena: 90 min
Gidoia: María Alché
Hizkuntza: Español
Filmaketa-formatua: DCP Following DCI

Sinopsis: 1952ko uda da. Josefina (8 urte) bere anaia Jorgerekin (13 urte) eta bere amarekin (Andeetako mendikatean geologoa) bizi da, baina istripu tragiko baten ondoren, Josefina eta Jorge umezurtz geratuko dira eta Berta izebaren etxera joan beharko dute. Han, izebaren bizitza politiko eta kultural bizia etxean eta haurren bizitza intimoan iragaziko da. Handik gutxira, Jorge ez da gustura sentituko eta etxetik alde egingo du. Josefina izebarekin, haren senarrarekin eta bi lehengusinekin geratuko da bizitzen. Denbora-elipsi batzuen bidez, bizitza pertsonala 50eko eta 60ko hamarkadetako bizitza politiko, sozial eta kulturalarekin nahasiko da.

 


ULYSSES
HIKARU UWAGAWA (JAPONIA)

"Irudimena oroimenerako gaitasun gisa da film honetako esaldi gakoa. Gai nagusia den 'etxea' kontzeptuak auzi zinez konplexuak biltzen ditu horri dagokionez. Guztiok ditugu sentimendu kontraesankorrak: etxera itzuli nahi dugu, baina, aldi berean, ez dugu nahi. Aztertu nahiko nuke irudikatutako etxearen nostalgia, norbera urrun dagoenean sentitzen dena, eta zer esan nahi duen etxera itzultzeak, etxea jada ez denean gogoratzen zenuena. Eta gustatuko litzaidake film honek ikusleei beren irudikatutako etxea oroitaraztea beren oroitzapenekin."

Ekoizpen-herrialdea:  Espainia - Japonia 
Iraupena: 120 min
Gidoia: Hikaru Uwagawa
Hizkuntza: Japonés, español, inglés, ruso, euskera
Filmaketa-formatua: DCP Following DCI

Sinopsia: Filma Homeroren Odisea klasikoaren parodia bat da, James Joycek Ulysses eleberrian idatzi zuenaren estilokoa. Zenbait Ulises bidaian doaz beren irudikatutako etxearen (Itaka) bila, jada existitzen ez den leku baten bila, alegia. 3. atalean (Hades), Kazuko (Tiresiasen baliokidea) da kontakizunaren ardatza, Okayaman bizi den emakume bat. Senarra galdu du eta bere lehen Obonerako ari da prestatzen. Obon ospakizuna Japoniako urteroko jaia da: egun horretan, arbasoen espirituak mundu honetara itzultzen dira senideak bisitatzera. Aldi berean eta hiri berean, Ulisesek Kazuko ezagutuko du, eta, Obon ospakizunean, bere aita zenduarekin (Antiklea) bilduko da.


Tabakalera
Emakume Zigarrogileen Plaza, 1
20012 Donostia
T. +34 943 48 12 12
E. ikusmira@tabakalera.eus - ikusmira@sansebastianfestival.com
 
Antolatzaileak:
Finantzatuta::
Languntzaileak: