ARAUDIA 


INSKRIPZIORAKO 

1.
Ikusmira Berriak programak garapen-fasean dauden ikus-entzunezkoen proiektuak onartzen ditu.

2.
Aurkeztutako proiektuak edozein iraupenekoak izan daitezke (luzemetraia, film laburra, film ertaina) eta ez dago gaien araberako mugarik (fikzioa, ez-fikzioa, etab.)

3.
Proiektuak honako kategoria hauetako baten bidez inskribatu behar dira:

NEST KATEGORIA
ELÍAS QUEREJETA ZINE ESKOLA (EQZE) KATEGORIA
EUSKAL KATEGORIA
ESPAINIAKO KATEGORIA 
NAZIOARTEKO KATEGORIA

4.
Ezin da proiektu bat hainbat kategoriatan inskribatu.


5.
Eskatzaileek ONLINE INPRIMAKIA BETE BEHAR DUTE ‘INSKRIPZIOA‘ ATALEAN, eta honako eduki hau duen dosier bat erantsi behar dute (pdf bakarra):

Sinopsi luzea (1-2 orrialde)
Argumentuaren tratamendua (8-12 orrialde)
Asmo-gutuna (1-2 orrialde)
Produkzio-datuak (2-3 orrialde):
     · Ekoiztetxeari buruzko informazioa (izanez gero)
     · Aurrekontua (partiden laburpena)
     · Finantzaketa-plana
CV eta zuzendariaren biofilmografia (1-2 orrialde)

6.
Dosierraren hizkuntza:

Zinemagile gaztelaniadunek txostena gaztelaniaz (lehentasunezkoa) eta ingelesez (aukerakoa) aurkeztu behar dute. 
Euskal kategoriako zinemagileek txostena gaztelaniaz edo euskaraz (lehentasunezkoa) eta ingelesez (aukerakoa) aurkeztu behar dute.
Gainerako zinemagileek ingelesez aurkeztu behar dute.


7.
Eskatzaileek aldez aurretik lan bat edo gehiago zuzendu badituzte, online ikusteko estekak sartu beharko dituzte inprimakiko 6. puntuan.


8.
2025eko egonaldirako inskribatutako proiektuak onartzeko epea 2024ko irailaren 1ean amaituko da, 23:59an - (Europe/Madril)


9.
Zinematografia-esparruko profesionalek osatutako aurretiko hautaketa batzorde batek aurkeztutako materialean oinarritutako lehen aukeraketa bat egiten du.


10.
Tabakalera, Donostia Zinemaldia eta Elías Querejeta Zine Eskolako kideek osatutako Ikusmira Berriak programako hautaketa-batzordeak behin betiko hautaketa egiten du.


11.
Hautatutako sei proiektuak azaroan jakinaraziko dira.


12.
Guztira sei egonaldi banatuko dira.


13.
Kategorietako bat hutsik uztea eta/edo kategoria bati egonaldi bat baino gehiago ematea erabaki dezake batzordeak.


14.
Esleipena egiten denetik, hautatuek astebeteko epea izango dute egonaldia onartzeko, eta ezin izango dute aurkeztutako proiektuaren gaia aldatu.


15.
Batzordeak erreserba-zerrenda bat osatuko du eskatzaile-talde bakoitzeko. Horiek egonaldia lor dezakete, hasieran hautatutako pertsonek beren hautagaitza ezeztatzen badute.

HAUTATUTAKO PROIEKTUETARAKO 

1.
Ikusmira Berriak programa Donostia hirian egingo da, Tabakalera – Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren instalazioetan. Egonaldia  zortzi astez luzatuko da, bi egonalditan banatuta: sei aste 2024ko martxotik apirilera, eta bi aste 2024ko irailean. 


2.
Esleipena egiten denetik, hautatutako pertsonek astebeteko epea izango dute egonaldia onartzeko.


3.
Hautatuak izan ondoren, zinemagileek ezin izango dute proiektuz aldatu, deialdian aurkeztutako dosierrarekin jarraitu beharko dute.


4.
Zinemagileek konpromiso hauek hartu beharko dituzte:

Egonaldiak  irauten duen denboran ostatuan egotea. Alde egin behar izanez gero, aldez aurretik jakinarazi beharko da.

Ikusmira Berriak programaren testuinguruan programatzen diren jarduera guztietan parte hartzea.

Erakundeak eskatutako dokumentazio guztia bidaltzeko konpromisoa hartzea.

Proiektuaren materiala (eta amaitutakoan, filma) Ikusmira Berriak programako dokumentazio-funtsei gehitzea, eta programaren ikus-entzunezko erregistroan laguntzea (artxibo, web eta sare sozialetarako). 


5.
Programak ordainduko ditu zinemagileen bidaia-gastuak, ostatua eta dietak.


6.
Zinemagileek Tabakalerako eta EQZEko baliabideak erabili ahal izango dituzte (lan-espazioak, zinema-aretoa, dokumentazio-funtsetarako sarbidea, ekipamenduak, etab.).


7.
Proiektu bakoitzak garapenerako diru-laguntza bat izango du, ekainean emango dena, bi egonaldien artean beren proiektuan lanean jarraitu ahal izan dezaten. 


8.
Programak aukeratutako proiektuaren ekoizlea gonbidatuko du egonaldiaren bigarren fasera (iraila), Donostia Zinemaldiarekin bat etorriz. Gonbidapenean 4 ostatu-gau eta Zinemaldiko akreditazio bat sartuko dira. Ekoizleak konpromisoa hartuko du aldez aurretik bidaliko zaion agenda profesionala betetzeko.


9.
Programan sartuta dago Donostia Zinemaldiko akreditazio bat (bakarra eta besterenezina). Zinema-areto eta -saio guztietara, publikoari irekitako eta akreditatutako instalazioetara eta agenda profesionaleko jardueretara sartu ahal izango du, baldin eta erakundeak hitzartutako protokoloa errespetatzen bada. Ekitaldi eta jai ofizialetarako, bakoitzak gonbidapen bat izango du.


10.
Zinemaldian zehar, proiektuen arduradunek industriako kideei aurkezteko aukera izango dute, eta proiektu horietan parte hartu nahi duten profesionalekin hitzorduak izateko agenda pertsonalizatua izango dute.


11.
Programak irailean emango du postprodukzioaren Elamedia – Euskadi saria, hain zuzen ere Zinemaldian egiten den industriako sari-banaketan. 


12.
Hautatutako sei proiektuek Ikusmira Berriak programako zuzendaritzaren partaidetza-ziurtagiria jasoko dute.


13.
IKUSMIRA BERRIAK programaren eta erakunde antolatzaileen izenak (Donostia Zinemaldia, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa eta Elías Querejeta Zine Eskola) eta horien logotipoak proiektu / filmen hasierako kredituetan txertatu beharko dira, horiek osatu ondoren.

CONVOCATORIA PARA LA INSCRIPCIÓN

Antolatzaileak

Finantzaketa

Laguntzaileak