Volver a todas las noticias

Zinemagileen elkarrizketa

Programa honen bidez, film baten ekoizpenean eta errealizazioan ezkutatzen dena hobeto ulertzeko gako berriak eskaini nahi zaizkio zinemazaleari. Zinemagileen arteko elkarrizketak programak aukera ematen digu zinema sorkuntzaren intrahistoria ezagutzeko, elkarrizketa formatu atsegin batean. Elkarrizketa guztietan, zinema lanbide kolektibo gisa hartzen da. Zinemagileaz gain, bertan izango da lankide bat -hainbat esparrutakoa izan daiteke: muntaia, interpretazioa, gidoia, ekoizpena-, belaunaldi bereko beste zinemagileren bat edo abiapuntu edo kezka formal eta tematiko berak dituenen bat.

Saio honetan, Elena Martín Gimenok, Ikusmira Berriak programan hautatuta 2020an, lehen filmak egiteko prozesuari buruz hitz egingo du Javier Mancipe eta Laura Ferresekin. 

 

DATA ETA ORDUTEGIA 2024 otsailak 27 | 19:00

Antolatzaileak

Finantzaketa

Laguntzaileak