Itzuli

Fede Gianni, Alexandra Latishev, Kathy Mitrani, Joana Moya, Jaime Puertas Castillo eta Daniel Soares artistek beren zinema proiektuak garatuko dituzte Ikusmira Berriak programaren hamaikagarren edizioan.

Donostia Zinemaldiaren, Tabakaleraren eta Elías Querejeta Zine Eskolaren egonaldiak 487 proiektu jaso ditu, iaz baino % 34 gehiago.
Bihar, hilaren 25ean, hasiko da zinema egonaldiaren hamar urteak ospatzeko atzerabegirakoa.

Fede Gianni, Alexandra Latishev, Kathy Mitrani, Joana Moya, Jaime Puertas Castillo eta Daniel Soaresen zinema proiektuak aukeratu dira Ikusmira Berriaken hamaikagarren edizioan aurkeztu diren 487 lanen artean. Egonaldiaren lehenengo fasea martxoaren 24tik maiatzaren 4ra izango da. Egonaldien programak bere izen emateen marka gainditu du, 487 zinema proiektu jaso baititu, iaz baino % 34 gehiago (362). Aukeratutako sei proiektuen artean, lau opera primak dira.

Elías Querejeta Zine Eskolaren kategorian, zeinetan EQZEko ikasleek eta alumniak parte har dezakeen, Sirenas aukeratu da, Alexandra Latishevena; azken honen opera primaMedea, Horizontes Latinos sailean programatu zen (2017). Hirugarren film luzearen proiektuak arlo soziala, thrillerra eta genero zinema uztartzen ditu, antropomorfikoaren eta alimalekoaren artean dabiltzan emakume talde baten istorioa kontatzeko, Erdialdeko Amerikako testuinguru garaikidean.

Nest kategorian Zinemaldiko zinema ikasleen nazioarteko topaketako azken bost edizioetan (2019-2023) aukeratutako zinemagileek parte har dezakete. Kasu honetan, Estatu Batuetan bizi den Kathy Mitrani zinemagile kolonbiarrak bere lehen film luzea garatuko du, Sombras nada más / Nothing But Shadows (2023) film laburra Donostian estreinatu eta Leedsen eta Bogoshortsen saritu ondoren.

Euskal kategorian,  La Koreana, un poema ferromagnético de luz y memoria  lana aukeratu da, Joana Moyarena. Artista honek 2023an aurkeztu zuen bere lehen film laburra, Todo lo cubre la sal / Salt Covers All, eta Kimuaken katalogoan jaso zen. Gainera, Doclisboa, Zinebi eta Malagako jaialdietan programatu zuten. Bere lehenengo film luzean, zuzendariak, Noka programako egoiliarrak, bere amonak Malaga sorterritik Bizkaiko La Arboleda meatze-herrixkara egin zuen bidaia hartzen du oinarri.

Espainiar kategorian, Retorno al Valle aukeratu da, Jaime Puertas Castilloren bigarren film luzea. Puertas EQZEko alumnia da, eta Rotterdamen estreinatu zuen Historia de pastores lana. Puertasek bigarren film luzean landa munduaren erretratua egiten jarraitzen du San Juan de la Cruzetik abiatuta eta Jaengo herri bateko bi gazte querren (Luz eta Pedro) eta hilzorian dagoen gizon baten (Omar) arteko adiskidetasunean oinarrituta.

Nazioarteko kategorian, bi proposamen aukeratu dira. Batetik, 900 toneladas, Daniel Soares zuzendari portugaldarraren lehenengo film luzea. Soaresen Bad for a Moment film laburrak epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen Canneseko film laburren lehiaketa ofizialean. 900 toneladas proiektuak kapitalismoari eta klaseari buruzko gogoeta egiten du zaborrak biltzen lan egiten duen eta kirol auto bat tokatzen zaion gizon baten eskutik. O SOM E A FÚRIA konpainiak ekoizten du; hain zuzen, enpresa horrek Miguel Gomesen eta Manoel de Oliveiraren filmak bultzatu ditu, baita Lucrecia Martelen Zama ere.

Bestalde, Fede Gianni zinemagile italiarrak egin duen lehenengo film luzean garatu du bere Cowboy Billi film laburraren gaia. Film labur hori Veneziako Kritikaren Astean aukeratu zuten iaz. Kino Produzioni (AlcarràsPuán) enpresak ekoitzi du Il Cascatore, eta 60ko hamarkadako Italian eta western filmen filmaketetan girotutako identitateari buruzko coming of age bat da.

Egonaldiak zortzi aste iraungo ditu, bi egonalditan banatuta. Sei zinemagileen taldea martxoaren 24an iritsiko da Tabakalerara, eta bertako Zinea eta Ikus-entzunezko Laborategian maiatzaren 4ra arte landu ahal izango dute beren proiektua. Denbora horretan, proiektu bakoitzerako exprofeso aukeratutako profesionalen aholkularitza izango dute, beren beharretara egokituta. Ekainean, egoiliar bakoitzak garapenerako laguntza bat jasoko du, bi egonaldien artean bere proiektuan lanean jarraitzeko. Irailean, Zinemaldiarekin batera, Donostiara itzuliko dira, egonaldiko azken bi asteak igarotzera. Fase horretan, norberaren proiektua industriako profesionalei aurkeztu ahal izango diete, eta hitzorduen agenda pertsonalizatua izango dute proiektuetan parte hartzeko interesa duten pertsonekin.
 

Premio Fipresci en Berlín y mención especial en Zabaltegi-Tabakalera

Ikusmira Berriak vive desde hace años una etapa de gran consolidación internacional: sus proyectos han sido seleccionados en la Quinzaine des Cinéastas (El agua / The Water de Elena López Riera en 2022, Creatura de Elena Martín en 2023) Sundance (All Dirt Roads Taste of Salt, de Raven Jackson) y San Sebastián (O Corno / The Rye Horn, de Jaione Camborda, distinguida con la Concha de Oro del jurado presidido por Claire Denis en 2023). El año pasado, en la Berlinale, Dormir de olhos abertos/ Sleep With Their Eyes Open de Nele Wohlatz (Ikusmira Berriak 2018) fue seleccionada en Encounters y reconocida con el Premio Fipresci, y el jurado de Zabaltegi-Tabakalera otorgó una mención especial a Monólogo colectivo / Collective Monologue de Jessica Sarah Rinland, quien además inauguró en Tabakalera, coincidiendo con el Festival, la exposición Extramission: capturando ojos luminosos.

Desde su primera edición en 2015, Ikusmira Berriak ha apoyado el desarrollo de 50 proyectos audiovisuales, de los cuales 23 han sido estrenados y presentados en festivales internacionales, dieciséis premiados, y el resto se encuentra en fase de desarrollo. En 2025 están previsto estrenos de Diego Céspedes (La misteriosa mirada del flamenco / The Mysterious Gaze of the Flamingo, Ikusmira Berriak 2020), Irati Gorostidi (Anekumen, Ikusmira Berriak 2022), Gabriel Azorín (Anoche conquisté Tebas / Last Night I Conquered the City of Thebes, Ikusmira Berriak 2020) y Jaume Claret (Estrany Riu / Strange River, Ikusmira Berriak 2022).


Inicio de la retrospectiva ‘Ikusmira Berriak 10 años’

Con motivo de la década transcurrida desde el inicio de las residencias, en 2025 el Festival de San Sebastián y Tabakalera han impulsado, en el marco de Zinemaldia + Plus, el ciclo Ikusmira Berriak 10 años. Esta retrospectiva propone explorar y celebrar los diez años de residencia cinematográfica, coorganizada por las dos instituciones junto a Elías Querejeta Zine Eskola, a través de 21 películas desarrolladas en el marco del programa y que ya han sido finalizadas y estrenadas en diversos festivales internacionales como San Sebastián, Cannes, Venecia, Berlinale, Sundance, Locarno, Viennale, Márgenes, Torino o Mar del Plat. Mañana sábado, día 25, a las 19:00 horas, tendrá lugar la primera sesión del ciclo, con la proyección del corto El extraño / The stranger (2016) de Pablo Álvarez y del largometraje El gran movimiento / The Great Movement (2021) de Kiro Russo. Las entradas pueden adquirirse en la taquilla de Tabakalera o en su página web por 4 euros.

Aukeratutako proiektuak


EQZE Kategoria

Sirenas / Mermaids
Alexandra Latishev Salazar

Ekoizpeneko herrialdea(k):
Egun batean, Armando, Telsiren senar arrantzalea, itsasoan desagertu zen. Ziurgabetasunaren aurrean, Telsi emakumeak eta pertsona ez-bitarrak bizi ziren Casa Sirenas ostatura bizitzera joan zen; pertsona horiek “sirena” deitzen zieten beren buruei. Denborak aurrera egin ahala, Telsi jokabide berezi bat nabaritzen hasten da haiengan: goizaldean atera egiten dira eta blai eginda itzultzen dira, nahigabe handiz negarrez. Gau batean, Telsik bere lagunetako bati jarraitzea erabakitzen du; laguna estuariora hurbiltzen da, uretan deuseztatzen da, eta haren gorputza erdi-krokodilo bihurtzen da.


Nest Kategoria

La danza de las sombras / The Dance of the Shadows
Kathy Mitrani 

Ekoizpeneko herrialdea(k):
Ekaitz batek Ivonneren luxuzko oporrak mehatxatzen ditu; Ivonnek, ordea, Kolonbiako iparraldeko kostaldearen aurreko uhartean geratu nahi du bere familiarekin. Enbatan, senarra modu misteriotsuan hiltzen da, eta Ivonnek madarikatuta dagoela sinesten du senarraren heriotza eta xaman batekin izandako desadostasun batek bat egiten dutenean. Bere burutazioak areagotu egiten dira bere senarra zenak eraikitako eraikin bat kolapsatzen denean, eta eraikinaren zimenduaren kalitatearen susmoak piztuz. Konpondu gabeko fede dilema baten aurrean, Ivonnek doluari aurre egin beharko dio, eta, aldi berean, familiaren ohorea babestu.


Euskal Kategoria

La Koreana, un poema ferromagnético de luz y memoria / La Koreana (La Koreana)
Joana Moya Blanco

Ekoizpeneko herrialdea(k):
Mendi zuloetatik soinu zaharra ateratzen da. Beti lainoz estalita egoten den gailurrean, meatzari taldeek burdina arrokak dinamitatzen dituzte. “La Koreana” dena itxuragabetzen den hondamen paisaia honetara iristen da. Ez dago goirik ezta beherik. Denak bira egiten du. Meatzariak, magnetismoak hipnotizaturik, beren denboran eta memorian galduko dira.


Espainiar Kategoria

Retorno al Valle / Return to the Valley
Jaime Puertas Castillo

Ekoizpeneko herrialdea(k):
Luz gazteak olio errotan menturaz Pedro mutikoa ezagutzen duenean, bietako inork ez daki oraindik Omar existitzen denik, San Jose komentuko erizaindegian dagoen beste izaki eriondo hori. Jaenen bihotzean, ikasketa eta sentsualitate giroan, hiru izaki horiek jainkotasunak beren aliantzan nola parte hartzen duen ezagutzen joango dira pixkanaka.


Nazioarteko Kategoria

900 toneladas / 900 Tons
Daniel Soares

Ekoizpeneko herrialdea(k):
Sandrok, 33 urteko zabor biltzaile batek, Lisboako kaleak garbitzen ditu gauez eta haur bikiak zaintzen ditu egunez. Bitartean, bere bikote handinahi Cléok supermerkatu batean egiten du lan, ile apaintzaile ibilbideari ekiteko nahian. Arazo ekonomikoak izan arren, Sandrok luxuzko kirol autoa dauka. Ikusgarritasuna ematen dion objektu horrengandik banantzeko gai ez denez, Sandro bere burua saltzen hasten da, eta pixkanaka-pixkanaka ikusezin bihurtzen.


Nazioarteko Kategoria

Il Cascatore / Cowboy Billi (Billi el cowboy)
Fede Gianni

Ekoizpeneko herrialdea(k):
1960ko hamarkadan, Erromako kanpoaldean, non zelai haustuak western filmen plato bihurtu ziren, 12 urteko Bianca zaldi gainean ibiltzen da bertako mutilekin, generoen arteko lerroak lausotuz, cascatore edo ordezko zaldizko bihurtzeko ametsa bete nahian. Film ekoizle bat gizonezko talentu baten bila agertzen denean, bizitza berria asmatzen du Billy gisa; ezagutzen duen mundu bakarra suntsi dezakeen burutapen arriskutsu bat.

 

Antolatzaileak

Finantzaketa

Laguntzaileak