Itzuli

Ikusmira Berriak 2023

2023ko martxoan eta apirilean, Ikusmira Berriak egonaldietako parte-hartzaileak Tabakalera eraikineko hainbat gunetan bizi izan dira.

Egonaldiaren lehen fasea martxoaren 6tik apirilaren 16ra bitartean egin zen, eta Donostia Zinemaldiak, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak (TKGNZ) eta Elías Querejeta Zine Eskolak (EQZE) –hots, egonaldi-programa antolatzen duten hiru erakundeek– lan egiteko guneak eskaini zizkieten zinemagileei, horien premiak asetzeaz gain, hautaketan sartzea ahalbidetu zieten film luzeen proiektuak lanaldi osoan garatzeko aukera izan zezaten. Sameh Alaa (When I Close My Eyes I See Your Eyes), María Alché (Hoy te amo y todo es hermoso), Maddi Barber (Claros de Bosque), Naomi Pacifique (After the night, the night), David Pérez Sañudo (La última noche de un Erasmus en Roma) eta Hikaru Uwagawa (Ulysses), hala, eraikina zeharkatzeko aukera izan zuten, euren lan-estudioen artean, sortzaileentzako gunean, zinema-aretoetan, kafetegian eta Medialab sorkuntza-liburutegian.

Ohikoa zen egoiliar horietako batzuekin gurutzatzea gune horietarako bidean, eta egonaldiaren berezitasun nabarmenetako bat horixe da, hain zuzen: sei aste horietan egonaldia egitea, eta, geroago, irailean, beste bi aste, Donostia Zinemaldiarekin batera. Jarduera gehienek presentzia fisikoa behar dute, taldekideek elkar hobeto ezagut dezaten eta proiektuekin elkarri lagundu diezaioten. Ad hoc diseinatutako agendak taldeko saioak eta one-to-one mentorshipak ere barne hartzen zituen, bakoitzaren premia partikularren arabera, hala nola adituen batzordekideekin (Olimpia Pont Confer, Javier Martín eta Sergio Oksman) egindako lan-jardunaldiak eta muntaketa-lantegia Ariadna Ribasekin eta gidoi-aholkularitzako beste lantegi bat Anna Ciennikekin.

Astean behin, Euskadiko Filmategiaren aretoa erabil zezaketen beren aurreko filmak proiektatzeko, eta, halaber, aurreko obraren bidez edo zinemari buruz duten ikuspegia eratzeko izandako influentzien bidez ere elkar ezagutzeko eta lantzen ari diren proiektuak hobeto ulertzeko. Elkarbizitza-uneetan, hala nola astelehenetan TABAn –TKGNZko kafetegian– egiten ziren bazkarietan, pasadizoak trukatzeko eta maila pertsonalagoan elkar ezagutzeko aukera ere bazuten egoiliarrek. Horregatik guztiagatik, zenbait lotura estu sortu ziren, egonaldiko kide izatetik haraindi.

Naomi Pacifique eta Hikaru Uwagawaren saioa, zinemagileen topaketan zehar.

Naomi Pacifique eta Hikaru Uwagawaren saioa, zinemagileen topaketan zehar.

Hain zuzen ere, musika-talde moduan egoiliarretako zenbaitzuen artean zertu da aurten elkarbizitza egoiliarretako batzuen artean. Kontzertu txiki bat eskaini zieten Zinemagileen Topaketara bertaratu zirenei. Networkingeko ekitaldi hori egonaldien hiru erakunde antolatzaileek antolatu ohi dute, Ikusmira Berriak eta Noka Mentoring programetako egoiliarrek eta EQZEko ikasleek elkar ezagutu eta sareak sortzea ahalbidetuko duen giro lasaiago batean hitz egin ahal izan dezaten. Izan ere, topaketara bertaratutako hainbat lagun Zinemaldia Plus fokuaren saiora ere etorri ziren ondoren, eta bertan egoiliar guztiek aurretiaz sortutako film laburrak ikusi zituzten ikus-entzuleek; emanaldiaren ondoren, errealizadoreekin topaketa bat egin zen. Benjamin Naishtat –María Alché-rekin batera Puan Puanen (María Alchérekin batera zuzendutako filma, postprodukzio-fasean dagoena) Tabakaleran zegoela aprobetxatuz, Zinemaldia Plus fokuaren ezohiko saio bat egin zen; Historia del miedoren emanaldiarekin batera, solasaldi bat egin zen zuzendariarekin.

Egoiliarrak zinemagileen topaketara bertaratutakoekin hizketan.

Egoiliarrak zinemagileen topaketara bertaratutakoekin hizketan.

Zinegileen Bilgunea

Zinegileen Bilgunea

Egungo fasean –bakoitza bere ohiko bizilekuetara itzuli den fasean–, adituekin harremanetan jarraitzen dute eta, gainera, banakako onlineko tutoretzak hartzen dituzte hainbat zinemagile ospetsuren eskutik: Alexandre Koberidze, Kleber Mendonça Filho, Catarina Vasconcelos, Elena López Riera, Laura Citarella eta Damien Manivel, hurrenez hurren.

Ikusmira Berriak programak aintzatespen handia du nazioartean; izan ere, alde batetik, gero eta proiektu gehiago inskribatzen dira deialdian (horrenbestez, begien bistakoa da proiektuak interes handia pizten duela), eta bestetik, azken zortzi urteotan egonaldi-programan parte hartu duten 38 proiektuetatik, 19 jada nazioarteko hainbat jaialditan estreinatu diren eta sariak jaso dituzten filmak dira. Aurten badakigu Raven Jacksonen All Dirt Roads Taste of Salt lana Sundance zinema-jaialdiko U.S. Dramatic Competition sailean estreinatu zela, Alberto Martín Menachoren Antier noche obrak Visions du Réel nazioarteko jaialdian izan zuela estreinaldia (biak 5. edizioko egoiliarrak izan ziren 2019an), eta Elena Martín Gimenoren Creatura Canneseko zinema-jaialdiko Quinzaine des réalisateurs atalean egon zen eta Europako film onenaren saria eskuratu zuen (6. edizioko egoiliarra izan zen zinemagile hori 2020an).

Irrikan gaude 9. edizioko gure egoiliarrei Donostian berriz ere ongietorria emateko, Donostia Zinemaldiko egoitzetan ere bizi daitezen, bai eta antzinako egoiliarrei ere, euren filmekin. Ikusmira Berriak hazten ari den komunitatea da –mimoz eta arretaz–, urtero Donostian berriz aurkitzen dena.

Antolatzaileak

Finantzaketa

Laguntzaileak