Zinemagileen elkarrizketa 2026
Programa honen bidez, film baten ekoizpenean eta errealizazioan ezkutatzen dena hobeto ulertzeko gako berriak eskaini nahi zaizkio zinemazaleari. Zinemagileen arteko elkarrizketak programak aukera ematen digu zinema sorkuntzaren intrahistoria ezagutzeko, elkarrizketa formatu atsegin batean. Elkarrizketa guztietan, zinema lanbide kolektibo gisa hartzen da. Zinemagileaz gain, bertan izango da lankide bat -hainbat esparrutakoa izan daiteke: muntaia, interpretazioa, gidoia, ekoizpena-, belaunaldi bereko beste zinemagileren bat edo abiapuntu edo kezka formal eta tematiko berak dituenen bat.
Saio honetan, Jaume Clareten Estrany Riu / Strange River lehenbiziko film luzearen muntaia zehatz eta delikatua —Venezian eta Donostian hautatua— izango da zinemagilearen eta María Castán eta Meritxell Colell muntatzaileen arteko solasaldia (Colell, gainera, zinemagilea era bada, eta Clareten egoitza-kidea Ikusmira Berriak 2022an).
DATA ETA ORDUTEGIA: 2026 apirilak 14 | 19:00 | Koldo Mitxelena Kulturenea (Santa Teresa komentua)