Itzuli

Zinemaldia + Plus Ikusmira Berriak 10 urte:'Chupacabra' (Grigory Kolomytsev, 2020)

Tabakalera - 1 aretoa
Larunbata, 2025(e)ko apirilak 19
19:00 h.
75 min.

Donostia Zinemaldiak, Tabakalerak eta Elias Querejeta Zine Eskolak batera antolatutako Ikusmira Berriak 10 urte zikloaren xedea zine-egonaldiaren hamar urteko ibilbidea esploratzea eta ospatzea da. Laugarren saio honetan Grigory Kolomytseven Chupacabra (2020) film luzea eskainiko da.

Sinopsia: Andrei, 9 urteko mutiko bat, herri txiki baten kanpoaldean bizi da, itsasotik hurbil. Amak umezurztegi batera eraman nahi du. Aukera horrek izugarri izutzen du Andrei, badakielako bere bizitza guztiz aldatuko dela. Ekaitz-egun batean, txakur bat aurkitzen du, eta erabakitzen du Chupacabra ahuntz-banpiro mitikoa dela eta mirariak egingo dituela.

Antolatzaileak

Finantzaketa

Laguntzaileak