Ikusmira Berriak 10 urte: 'Creatura' (Elena Martín Gimeno, 2023) & 'Stephanie' (Leonardo van Dijl, 2020)

Tabakalera - 1 aretoa
Larunbata, 2025(e)ko maiatzak 10
19:00 h.
127 min.
Donostia Zinemaldiak, Tabakalerak eta Elias Querejeta Zine Eskolak batera antolatutako Ikusmira Berriak 10 urte zikloaren xedea zine-egonaldiaren hamar urteko ibilbidea esploratzea eta ospatzea da. Saio honetan Leonardo van Dijlen Stephanie (2020, 15') film laburra eta Elena Martín Gimenoren Creatura (2023, 112') film luzea eskainiko dira.
Sinopsia:
Creatura: Bere bikotekidearekin etxe berri batera bizitzera joan ondoren, Mila konturatuko da bere baitan dagoela desioa galtzearen kausa. Hortik aurrera, haurtzaroko eta nerabezaroko esperientziak berrikusteko bidaia bati ekingo dio, bere gorputzarekin adiskidetzeko itxaropenez.
Stephanie: Stephaniri irribarrea eragiten diote jenderen txaloek. Hamaika urteko gimnastak nazioarteko lehen titulua irabazi berri du. Hainbeste arreta izateak gainezka egiten dio; denek argazki bat atera nahi dute berarekin, eta itxaropen handiak dituztela adierazten diote. Zenbat eta aintzatespen handiagoa jaso, orduan eta gehiago konturatuko da jokoa hasi besterik ez dela egin.