Itzuli

Ikusmira Berriak 10 urte: 'El agua' (Elena López Riera, 2022)

Tabakalera - 1 aretoa
Larunbata, 2025(e)ko azaroa 22
19:00 h.
105 min.

Donostia Zinemaldiak, Tabakalerak eta Elias Querejeta Zine Eskolak batera antolatutako Ikusmira Berriak 10 urte zikloaren xedea zine-egonaldiaren hamar urteko ibilbidea esploratzea eta ospatzea da. Saio honetan Elena López Rieraren El agua (2022) film luzea eskainiko da.

Sinopsia: Uda da Espainiako hego-ekialdeko herri txiki batean. Ekaitz baten ondorioz, bertatik igarotzen den ibaia gainezka egitear dago. Sinesmen zahar baten arabera, zenbait emakume uholde bakoitzarekin desagertzeko predestinatuta daude barnean ura daukatelakoan. Ana amarekin eta amonarekin bizi da, eta herrikoek mesfidantzaz begiratzen diote beren etxeari. Euritearen aurreko giro elektrikoan, Anak José ezagutuko du, barruko mamuak uxatzeko borrokan ari den bitartean.

**Saio hau 'Zine eta musika' zikloaren barruan dago. ISLA KUMEk zuzenean joko du El agua filmerako bere musika.

ISLA KUME Laura Sorribas eta Andrés Camposen unibertso soinuduna da, letra sutsu eta soinu abangoardistadun fusio bat, dena astintzen duena. Mugarik gabe soinu eta diskurtso berriak esploratzeko duten grinak sortu du ekoizle, musikari anitz eta abeslari hauen bikote leherkorra.

Elektronika. Hip hopa. Popa. Agian ezer ez edo, beharbada, dena aldi berean. Gure uhartearen mugetatik harago doan munduaren sentimenduak, intimitatea, maitasuna eta gorrotoa, argiak eta itzalak esplorazio, birdefinizio eta besarkadaren xede bihurtzen diren espazio bat.

Antolatzaileak

Finantzaketa

Laguntzaileak