Itzuli
Ikusmira Berriak 10 urte: 'Fantasía' (Aitor Merino, 2021)

Tabakalera - 1 aretoa
Larunbata, 2025(e)ko ekainak 7
19:00 h.
100 min.
Donostia Zinemaldiak, Tabakalerak eta Elias Querejeta Zine Eskolak batera antolatutako Ikusmira Berriak 10 urte zikloaren xedea zine-egonaldiaren hamar urteko ibilbidea esploratzea eta ospatzea da. Saio honetan Aitor Merinoren Fantasía (2021) film luzea eskainiko da.
Sinopsia: Amaia eta Aitor anai-arrebek laster beteko dituzte 50 urte. Ez dute seme-alabarik. Oso gaztetatik Kontxi eta Iñaki guraso erretiratuengandik urrun bizi dira. Uda batean, Fantasía izeneko gurutzaontzi batean elkartuko dira. Badirudi itsaso zabalean denbora gelditu egiten dela, baina ostertzetik haratago errealitateak aurrera egiten jarraitzen du atsedenik gabe.