Itzuli

Ikusmira Berriak 10 urte: 'O corno' (Jaione Camborda, 2023)

Tabakalera - 1 aretoa
Larunbata, 2025(e)ko ekainak 14
17:00 h.
103 min.

Donostia Zinemaldiak, Tabakalerak eta Elias Querejeta Zine Eskolak batera antolatutako Ikusmira Berriak 10 urte zikloaren xedea zine-egonaldiaren hamar urteko ibilbidea esploratzea eta ospatzea da. Saio honetan Jaione Cambordaren O corno (2023) film luzea eskainiko da**.

Sinopsiak: Illa de Arousa, 1971. María itsaskitan bizimodua ateratzen duen emakumea da. Beste emakume batzuei bere erditzeetan arreta eta ardura bereziz laguntzeagatik ere ezaguna da uhartean. Ustekabeko gertaera baten ondoren, ihes egin behar izan du eta bere biziraupenaren alde borrokaraziko duen zeharkaldi arriskutsu bat hasiko du. Bere askatasunaren bila, Maríak Galizia eta Portugal arteko kontrabandoko bideetako batetik muga zeharkatzea erabakitzen du.

**Saio hau Tabakalera-ren 10 urteak ospatzen dituen "Tabakalera Belaunaldia" zikloaren barruan dago. Jaione Cambordak bere lana aurkeztuko du topaketan. 

 

 

Antolatzaileak

Finantzaketa

Laguntzaileak