Itzuli

Ikusmira Berriak 10 urte: 'Suro' (Mikel Gurrea, 2022)

Tabakalera - 1 aretoa
Ostirala, 2025(e)ko ekainak 13
19:00 h.
116 min.

Donostia Zinemaldiak, Tabakalerak eta Elias Querejeta Zine Eskolak batera antolatutako Ikusmira Berriak 10 urte zikloaren xedea zine-egonaldiaren hamar urteko ibilbidea esploratzea eta ospatzea da. Saio honetan Mikel Gurrearen Suro (2022) film luzea eskainiko da.

Sinopsia: Helenak eta Ivanek bizitza berri bat eraiki nahi dute artelatz-basoetan, baina, lurrean bizitzeko moduari buruzko ikuspuntu ezberdinak dituztenez, bikotearen etorkizuna kolokan jarriko da.

*Saio hau Tabakalera-ren 10 urteak ospatzen dituen "Tabakalera Belaunaldia" zikloaren barruan dago. Saioan Andrea Sánchezen (NOKA programako partaidearen) Frialdad film laburra ere proiektatuko da. Bi zinemagileak saioan izango dira beren lanak aurkezteko.   

Antolatzaileak

Finantzaketa

Laguntzaileak