Ikusmira Berriak 10 años: 'Trote' (Xacio Baño, 2018)
Tabakalera - 1 aretoa
Larunbata, 2025(e)ko otsailak 15
19:00 h.
87 min.
Donostia Zinemaldiak, Tabakalerak eta Elias Querejeta Zine Eskolak batera antolatutako Ikusmira Berriak 10 urte zikloaren xedea zine-egonaldiaren hamar urteko ibilbidea esploratzea eta ospatzea da. Bosgarren saio honetan Xacio Bañoren Trote (2018) film luzea eskainiko da.
Sinopsia: "Norbaiten alaba". "Norbaiten arreba". Carme gurasoekin bizi da, Galiziako barnealdeko mendietako herrixka batean. Ia-ia ez da komunikatzen bere aita Ramónekin eta ama gaixo du. Okindegi batean lan egiten du eta giro itogarri horretatik ihes egiteko beharrean dago, baina egoera dela-eta inoiz ezin izan du pauso hori eman. Trostan ibiltzea. Ihes egitea. "Rapa das Bestas" festa, gizon eta zaldi arteko aspaldiko borroka, ospatzen den asteburuan girotuta dago Trote. Herrixka festarako prestatzen hasi da. Luís, Carmeren anaia nagusia, familiaren etxera itzuliko da egun batzuetarako, bere bikotekide Maríarekin. Trote gizakiaren eta zaldiaren, arrazoiaren eta senaren, arteko borroka da.