Itzuli

Ikusmira Berriak 10 urte: 'Monólogo colectivo' (Jessica Sarah Rinland, 2024)

Tabakalera - 1 aretoa
Osteguna, 2025(e)ko abenduak 18
19:00 h.
104 min.

Donostia Zinemaldiak, Tabakalerak eta Elias Querejeta Zine Eskolak batera antolatutako Ikusmira Berriak 10 urte zikloaren xedea zine-egonaldiaren hamar urteko ibilbidea esploratzea eta ospatzea da. Saio honetan Jessica Sarah Rinlanden Monólogo colectivo (2024) film luzea eskainiko da.

Sinopsia: Une intimoak eta zatikatuak Argentina osoko zoologikoek eta animaliak erreskatatzeko zentroek osatutako komunitate batean. Erakunde horien historia aurkitu ahala, langileak gau eta egun aritzen dira giltzapetuta dauden animaliak zaintzen, gizakiaren eta animaliaren arteko irudimenezko mugak gainditzen dituen elkarrekiko lotura sustatuz.

Antolatzaileak

Finantzaketa

Laguntzaileak