Itzuli

Ikusmira Berriak 10 urte: 'Pornomelancolía' (Manuel Abramovich, 2022)

Tabakalera - 1 aretoa
Larunbata, 2025(e)ko urriak 11
19:00 h.
94 min.

Donostia Zinemaldiak, Tabakalerak eta Elias Querejeta Zine Eskolak batera antolatutako Ikusmira Berriak 10 urte zikloaren xedea zine-egonaldiaren hamar urteko ibilbidea esploratzea eta ospatzea da. Saio honetan Manuel Abramovichen Pornomelancolía (2022) film luzea eskainiko da.

Sinopsia: Lalo sex influencerra da: bere gorputz biluziaren argazkiak eta etxean egindako bideo pornoak posteatzen ditu sare sozialetan dituen milaka jarraitzaileentzat. Bere bizitzaren gidari bakarra bada ere, intimitatean, pertsonaiatik kanpo, etengabeko malenkonian bizi dela dirudi.

Antolatzaileak

Finantzaketa

Laguntzaileak