Zinemagileengana itzuli
Ekain Albite
Egoiliarretara bueltatu
Akira erbesteratze liminala filmatu beharretik sortzen da. Nekearen, noraezaren eta helmuga argirik gabe aurrera doazen gorputzen arteko loturaren bidez eraikitzen da filma. Bidaia, gaua eta paisaia postindustrialak pertsonaiak eta filmaren forma bera eraldatzen dituzten indar aktiboak dira. Akira filmatzeak ziurgabetasuna onartzea dakar, errealitateari fikzioa zeharkatzen uztea eta filma erdibideko espazio horretan bakarrik egon daitekeela onartzea, non begiratzea bizitzeko modu bat ere baden.