Zinemagileengana itzuli
Elena Martín Gimeno
Egoiliarretara bueltatu
Errepresio sexual normalizatuaren ondorioez hitz egin nahi dut, batez ere emakumeek bizi dituztenei buruz. Horregatik, tabuz betetako mundu batean sartu nahi izan dut, zehazki, neskatoen sexualitatean, hori baita errepresio inkontziente horren sorburu. Nire abiapuntua orainaldian errefusatua izateari dion beldurra izango da, eta hortik haren minik funtsezkoenarekin, nazkarekin eta lotsarekin konektatzera eraman nahi dut hogeita hamar urteko emakumea, ondoren hori guztia gainditu eta berriz ere desira aurki dezan. Zehazki, sexuaren eta arriskuaren arteko harremana aztertu eta apurtu nahi dut, horretarako hezkuntza kristauan babes-neurri gisa erabiltzen den errepresioaren gainean zalantzak planteatuz.