Egoiliarretara bueltatu  

2025 - 11. edizioa

“Mendiak 300 milioi urtez baino gehiagoz gorde zuena gizakiak mende batean baino gutxiagoan eraman zuen.” Denbora geologikoaren eskalan, dena desegiten da. Memoria zatikatu eta tolestu egiten da, eta bizidunaren eta bizigabearen arteko mugak ikusgaitz bihurtzen dira. “La Koreana” XIX. mendearen amaieran Bilbo inguruan modu basatian esplotatutako burdinazko mendi baten istorioa da. Hala ere, edozein mendi, edozein lurralde izan zitekeen. “La Koreana”, halaber, bizileku dutenentzako gogoeta espazioa ere bada: Non gordetzen da herri baten memoria? —galdetzen diote beren buruari meatzariek hondakinen erdian— Eta nik zera galdetzen diot neure buruari: gure memoriak nola jarraitzen du aldatzen bai iragana bai etorkizuna?

Joana Moya

Antolatzaileak

Finantzaketa

Laguntzaileak