Egoiliarretara bueltatu  

2016 – 2ª edizioa

Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Pompeu Fabra Unibertsitatean. Bitartean, Agosto publizitate ekoizpen etxean lan egin zuen eta film labur batzuk idatzi eta zuzendu zituen. Horien artean, ondokoak nabarmentzen dira: Primo (2008), Los gatos del tejado (2009) eta Rojo en el agua (2010). 2011n “la Caixa” Gizarte Ekintzaren beka bat lortu zuen zuzendaritza master bat ikasteko London Film School delakoan. Garai horretan Txoria dokumentala eta Chessmates publizitate spota zuzendu zituen eta Rambert Dance Company-ren Automatic Flesh koreografiarako dramaturgia garatu zuen, Londresko Queen Elizabeth Hall-en estreinatuko zena. Foxes, haren graduazioko filmak hainbat sari bildu zituen, horien artean ikasle mailako fikzio onenaren saria Montrealeko Festival des Filmes du Monde-n, eta Kimuak 2015eko katalogorako hautatu zuten. Soka, antzerti fikzioaren proiektua aukeratu zuten Donostia 2016 kultur hiriburutza barrukoAntzerkigintza Berriak proiekturako. Gaur egun, Heldu (Hold) izenburuko fikziozko film luzea garatzen ari da Eva Sigurdardottir ekoizlearekin, eta EAVEk (European Audiovisual Entrepreneurs) hautaturik gertatu da.

Filmografia:
2008 - Primo.
2009 - Los gatos del tejado.
2013 - Chessmates.
2013 - Txoria.
2015 - Foxes.

Mikel Gurrearen Suro proiektuak postprodukzioko REC saria jaso zuen, 35.000 eurokoa, filmatu ondoren REC Grabaketa Estudioaren instalazioetan postprodukzio-lanak egin ahal izateko. Gainera, Ikusmira Berrietatik pasatu ostean, Suro  L'Alternativa Profesionalen 7. Jardunaldirako hautatu zuten, Bartzelonako Zinema Independentearen 23. edizioan.  Tándem Entertainmenteko Laura Rubirola eta Clàudia Maluenda eta, Lastor Mediako Sergio Moreno eta Tono Folguera arduratuko dira Mikelen fikziozko film luzea produzitzeaz. Une honetan, gidoia idazten amaitu dute eta garapen-fase aurreratuan murgildu dira.

Mikel Gurrea

Antolatzaileak

Finantzaketa

Laguntzaileak