Mikele Landa
Egoiliarretara bueltatu
Senda filmaren hazia elkarren aurkako bizipenetatik, oroitzapenetatik eta koadernotan pilatutako oharretatik abiatzen da. 2019an bidaiatu nuen lehen aldiz Afrikara, lan kontuengatik. Malik nik ezinezkotzat jotzen ditudan gertakizunen ondorio materialak erakutsi zizkidan. Harrezkero, hausnartu eta gogor atxikitzen natzaio ideia bati: norbere egiak aurrez aurre egin dezake topo beste baten aurkako egiarekin. Kontraesankorrak diren arren, egiatako batek ere ezin du esan bestea existitzen ez denik. Horregatik bilatzen ditut argiak eta iluntasuna, eta haietan hartzen dut babesa, zinemaren bitartez, non humanoaren, magikoaren eta naturalaren arteko mugak lausotzen diren. Film hau eskuetan hartu eta moldatu egiten dut, Oihanak, Agustinak eta Bakaryk batak bestea eraldatzeko behar beste ausardia eta zaurgarritasuna har dezaten, izateari utzi gabe.