DEIALDIA

Beren proiektua Ikusmira Berriak ekimenean inskriba dezakete: 

· Nest ataleko azken bost edizioetako zinemagileak (2020-2024)

· Elías Querejeta Zine Eskola (EQZE) azken lau ikasturteetako ikasleek (2022-2025 bitartean amaituta)

· Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako edo Iparraldeko zinemagileek, haien proiektua gehienbat euskaraz sortu badute edo haren esparrua edo gaia euskal komunitatea bada.

· Espainiako zinemagileek.

· Nazioarteko zinemagileek.

 

IZEN-EMATEA ONLINE egin behar da, eta interesdunek dosier bat aurkeztu beharko dute, sinopsia, tratamendua, asmo-gutuna eta biofilmografia barne dituena.  

DEIALDIA IREKITA:
2025EKO UZTAILAK 1 – IRAILAK 1

CASA WABI-ESCINE SARIA

Casa Wabi-Escine Saria bost asteko egonaldi artistiko batean datza, Mexikoko Puerto Escondido hirian kokatutako Casa Wabi egoitzan; Ikusmira Berriak ekimenean edo Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan hautatutako zuzendari baten lehen edo bigarren film luze baten garapenean oinarrituta dago egonaldi hori.

 

INSCRÍBETE
REGLAMENTOS

Antolatzaileak

Finantzaketa

Laguntzaileak