Proiektu guztiak ikusi

Muga Deitzen da Pausoa Proyect: IRA 26-2

Largometraje. Maider Oleaga Casado.

Muga Deitzen da Pausoa

Izenburua

Muga Deitzen da Pausoa

Gidoia

  • Maider Oleaga Casado

Iraupena

79 min

Produkzio-herrialdea

Espainia

Hizkuntza

Euskera

Produkzioa

Izar Films (Espainia), REC (Espainia), Gariza Films (Espainia)

Sinopsia

Bi emakume Donostiako (Euskadi) etxe zahar batean elkartuko dira. Bata bizirik dago eta zinemagilea da; besteak Elvira Zipitria Irastorza du izena, eta 1982an hil zen. Zinemagilea konturatuko da presentzia ikusezin batez beteta duela bizilekua, hainbat oihartzun ia-ia sumaezinez. Francoren diktaduraz geroztikoak dira hotsetako batzuk; garai hartan, euskara-eskola klandestino bat sortu zuen Elvirak. Etxeko aspaldiko maizterra emakume garrantzitsua izan zen XX. mendeko euskal kulturan eta politikan. Hala ere, ezkutuan geratu da. Zinemagilea, hari buruz gehiago jakin nahiak bultzatuta, ikertzen hasiko da. Bilaketa ez da bat ere erraza izango, eta laster performatibo bihurtuko da. Filma egitea Elvirarengana gerturatzeko modu azkenekoa izango da.

Antolatzaileak

Finantzaketa

Laguntzaileak