Pablo Álvarez
Egoiliarretara bueltatu
Santiago (Txile), 1985. Zineman lizentziatua ARCOS Institutu Profesionalean 2013an. Karreran zehar gai politiko-sozialetan interesa agertu zuen. Carroña (2011) eta De todos los santos (2012) film laburrak zuzendu ditu, hauek Kratkofil Plus, Bosnia-Herzegovinako Nazioarteko 7. Jaialdiaren sekzio ofizialean eta Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko 55. Zinemaldian partu hartuz hurrenez hurren.
2014an Los resentidos fikzio-film laburra bukatu zuen, lehiaketa zinematografiko desberdinetan parte hartuz, haien artean Donostia Zinemaldiko Zinema Ikasleen Nazioarteko XIII. Topaketan (EIECINE).
Filmografia:
2014 - Los resentidos.
2012 - De todos los santos.
2011 - Carroña.
Ikusmira Berrietatik pasa ondoren, Carroña Filmsek produzitutako El Extraño Donostia Zinemaldiko 64. edizioaren Zabaltegi - Tabakalera sailerako hautatu zuten. 2016ko urrian, Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan antolatu zen Zabaltegi -Tabakalera zikloan eskaini zen.